2015(e)ko otsailaren 11(a), asteazkena

Airakurri proiektua


Euskal Editoreen Elkarteak antolaturiko Airakurri proiektua abiatzear da, eta zugana jotzen dugu pasa den maiatzean bidalitako informazioari datu berriak gehitzeko asmoz.

Euskal Herriko belaunaldi berrietako haur eta nerabeak gure eta beraien hizkuntzaren jabe egin daitezen nahi dugu, jabe hitzak gordetzen duen esangura osoarekin. Ez dugu nahi, inola ere, ikasle berrientzat euskara eskolako eta ikaslanetako tresna soila gerta dadin. Euskaraz bizitzeko zoria lor dezaten nahi dugu, euskararekin gozatzen asma dezaten, eta hori ez da zoritxarrez erosoa gure herriko zenbait girotan. Egitekoa ez da noski eskolarena bakarrik, baina ikastetxeak berebiziko garrantzia du. Horretantxe lagundu nahi genuke Airakurri proiektuaren bidez: liburuaren publizitate-kanpaina honen bitartez, irakurzaletasuna sustatzen lagundu nahi dugu, egungo munduan erraza ez den eginkizun horretan.

Gazteek Internet sarea sentitzen dute komunikaziorako leku nagusi gisa, han aise truka baititzakete iritziak. Irakurle gaztearentzat iritzirik hurbilena, betiere, beste irakurle gazte batena izango da. Hala, elkarren gomendioak, aurkikuntzak eta “txinpartak” trukatzen eta ereiten laguntzen saia gintezke. Horixe gure asmoa, labur. 
www.airakurri.com webguneak gaztetxoek irakurri dituzten liburuen informazioa bilduko du, iritziak eta iruzkinak. Gaztetxoak horretara motibatzeko, sariak eskainiko dizkiegu. Lehen bi asteetan bidalitako iruzkinen artean zozketa bat egingo da, eta epearen amaieran iruzkin landuen edota saiatuenari sari bat emango zaio. Ikastetxearentzat ere badugu saririk. 
www.airakurri.com atarian duzue informazio osoa, eta baita atxikitako pdf-an ere. Proiektuan parte hartzeko asmoa baduzue, eskertuko genizueke gurekin harremanetan jartzea. Horrela e-posta zerrenda zehaztuago bat egingo dugu informazioa zuzenago eta egokiago helarazteko.
Edonolako galdera edo zalantzarik baduzue, idatzi edo deitu lasai Elkartera.
Laster arte,

2014(e)ko urriaren 8(a), asteazkena

Euskadi Literatura Sariak 2014

Joxean Muñoz Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak 2014ko Euskadi Literatura Sarien irabazleen lehen hiru izenak jakinarazi ditu gaur Bilbon, saridunak eurak ere presente zirela egin den prentsaurrekoan. Hona hemen, gaur ezagutarazi diren sailetan irabazle gertatu diren lanen eta idazle edo itzultzaileen izenak:

  • Euskarazko literatura: “Nevadako egunak”, Bernardo Atxagarena
  • Gaztelaniazko literatura: “Cómo pudo pasarnos esto”, Idoia Estornesena.
  • Euskarazko literatura itzulpena: “Gauzen ordena naturalaIñigo Roqueren itzulpena [info +]